EMD, MEMORIA DIGITAL VASCA - EUSKAL MEMORIA DIGITALA Sancho el Sabio Fundazioak produzitzen, eskuratzen eta Gasteizen duen egoitzan gordetzen dituen euskal kulturari buruzko fondo digitalen gordetegia da; sarbide irekia du.
DSpace-en edukia Komunitateen, Azpikomunitateen eta Bildumen inguruan antolatzen da. Komunitate bakoitzak Azpikomunitate eta Bilduma kopuru mugagabea eduki dezake. Bilduma horietako bakoitzak item kopuru mugagabea eduki dezake.
NABIGATU INDIZEEN ARABERA | Hasiera |
Nabigazio mota honek honako hau ahalbidetzen du:
BILAKETA ERRAZA | Hasiera |
Bilaketa bat egiteko erabil ezazu pantailaren goiko aldeko koadroa:
Idatz ezazu bilaketa-terminoa eta sakatu luparen gainean
Emaitzen leihoan bilaketa Komunitate zehatz batera mugatu dezakezu bilaketa-koadro berriaren goitibeherakoarekin:
Jarraian hainbat arau azaltzen dira:
Acue* jarrita acue, acuer, acuerdo errekuperatzen dira
AND - operadore honekin konbinatu diren hitz edo esaldi guztiak barne hartzen dituen elementuak bilatzen ditu. Adibidea:
Aita AND Francisco“Aita� eta “Francisco� hitzak dituzten elementu guztiak itzuliko ditu.
OR - operadore honekin konbinatu diren hitz edo esaldi batzuk barne hartzen dituen elementuak bilatzen ditu. Adibidea:
Aita OR Francisco “Aita� edo “Francisco� hitzak dituzten elementu guztiak itzuliko ditu.
NOT - operadore honek jarraitzen dituen hitzak dituzten elementu guztiak baztertzen ditu. Adibidea:
Aita NOT Francisco “Aita� hitza duten elementu guztiak itzuliko ditu, “Francisco� hitza duten hitz horiek IZAN EZIK.
Parentesiek hainbat bilaketa-termino taldekatzea ahalbidetzen dute. Adibidea:
(AITA OR FRANCISO) AND (MICHEL OR BIZKAIA)
BILAKETA AURRERATUA | Hasiera |
Bilaketa aurreratua egiteko sakatu honako botoi hau:
Bilaketa aurreratuak bilatu nahi dugun eremua mugatzea ahalbidetzen du, eta bilaketa horiek "and", "or" eta "not" operadoreekin konbinatu daitezke.
Bilaketa Komunitate jakin batera muga dezake Komunitatea Bilatu-en aukeratuz:
Operadoreak aukeratu ditzakezu goitibeherakoan hautatuz.
ISO Hizkuntzen Kodigoak
Era berean, Izenburuaren, Egilearen, Gako-hitzaren, eta abarren bilaketa-indizeak eskaintzen dira.
OHARRA: bilaketa-koadroak orden egokian jarrita erabili behar dira. Lehenengo koadroa bete gabe uzten bada, bilaketak ez du funtzionatuko.
KOMUNITATEAK, AZPIKOMUNITATEAK ETA BILDUMAK | Hasiera |
Gaur egun, EMDko Komunitate bakarra Euskal Memoria Digitala da. Komunitate horren barruan Ondare Bibliografikoa Azpikomunitatea aurkitzean da, eta aldi berean, Azpikomunitate horren barruan Monografiak eta Eskuizkribuak Bildumak daude. Bilduma horietako bakoitzean horietako bakoitzari asoziatutako elementuak aurkitzen dira.
DSPACE-en ERREGISTRATU | Hasiera |
"Mi DSpace", "Alertas" eta "Editar perfil" eremuetara sartzeko, sistemak identifikazioa eskatzen du. Erabiltzaile guztiak erregistratu daitezke. Zeregin mugatu batzuek, adibidez edukiak entregatzea, komunitatearen baimena eskatzen dute.
Lehenengo aldiz identifikatu baino lehenago, “¿Usuario nuevo?...� ("Mi DSpace"-en barruan) sakatu eta jarraibideak jarraitu behar dira. Jarraian helbide elektronikoa eta pasahitza sartu behar dira azaltzen den identifikazioaren datu-orrian. Helbide elektronikoak erabiltzailearen izena eta domeinu-izena bildu beharko ditu. Ez ditu letra larriak eta letra xeheak bereizten.
Adibidea: izena.abizena@fsancho-sabio.es
Pasahitzak letra larriak eta letra xeheak bereizten ditu. Ondoren, aurrera jarraitzeko “Entrar� botoia sakatu behar da.
BIDALI | Hasiera |
Bidalketak egiteko erabiltzaile baimendua bazara, Mi DSpace-en bitartez operazio hori egitera sar zaitezke. Sistemak bi aukera azaltzen dizkizu:
Bidalketa berri bat hasterakoan, lehenengo gauza zer Bildumetako partaide izango zaren aukeratzeko eskatzen dizu.
Ez baduzu ezein Bildumetara sartzeko baimenik, hautaketa-koadroa hutsik aurkeztuko da.
Entrega-prozesuaren edozein puntutan lana gelditu eta gorde daiteke beste egun bat arte, orriaren behealdean dagoen “Cancelar/Guardar� botoiaren gainean sakatuz.
Sartu zareneko data gorde egingo da berriz entrega egitea saiatzen den arte eta “Mi DSpace�-en uneko entrega bat dagoela gogoraraziko da.
Ustekabean bidalketa-prozesutik ateratzen bada, berriz ere hasteko aukera dago "Mi DSpace"-en bitartez. Era berean, edozein puntutan bertan behera utz daiteke entrega.
Bidalketen orriaren goiburuan sei botoi obal azaltzen dira eta horietako bakoitzak entrega-prozesuko urratsetako bakoitza adierazten du:
Prozesua aurrera doan heinean, koadro horiek kolorez aldatuko dira (botoi obalak); gorriz koadro aktiboa.
Behin hasi ondoren, entrega-prozesuan aurrera eta atzera mugitzeko botoi horiek erabil daitezke bakarrik haien gainean sakatuz. Ez da informaziorik galtzen aurrera edo atzera mugitzeagatik.
Arazoren bat baduzu jar zaitez harremanetan EMDko administratzailearekin.
BIDALI (1) | Bidaliko Hasiera | Hasiera |
Orri honetako edozein konturi “sÃâ€� erantzuna ematen bazaio, informazio gehiago biltzeko datu-orri egokitu bat azalduko da. Horrela ez bada, datu-orri normala azalduko da-
* Izenburu bat baino gehiago - Batzuetan item batek izenburu bat baino gehiago du, agian laburtzapen bat, akronimo bat edo izenburua beste hizkuntza batean. Hori gertatzen bada eta informazio hori gorde nahi bada, “SÃâ€� laukia sakatu behar da.
* Aurretik argitaratua - Aurretik argitaratuak edo banatuak izan ez diren gaiei DSpace-ek emandako igorpen-data bat egokituko zaie. Aurretik argitaratuak edo banatuak izan diren gaietan sartzen bazara, “Si� laukian klik eginez datu-orri bat jasoko duzu eta argitaratze-egunaren inguruko informazioa eskatuko dizu.
* Fitxategi anitzak - Elementu bat fitxategi batek baino gehiagok osa dezake EMDren barruan. Ohiko adibide bat HTML fitxategi bat izango litzateke, irudi-erreferentziekin (JPG edo GIF fitxategiak bezala). Beste adibide bat bideo-simulazio batekin edo datu-fitxategi batekin osatutako artikulu bat izango litzateke. Elementu horrentzat fitxategi bat baino gehiago bidaltzen ari bada, “SÃâ€� laukia sakatu behar da.
Jarraitzeko "Siguiente" botoia sakatu behar da eta entrega utzi edo gelditu eta gordetzeko "Cancelar/Guardar" botoia.
BIDALI (2) | Bidaliko Hasiera | Hasiera |
Bi pantaila hauetan gehitzen den informazioa erabiltzaileei bilaketa-metodoen bitartez elementua errekuperatzea ahalbidetuko dien erregistratutako metadatuak izango dira.
Geroz eta osatuagoa izan, errazagoa izango da elementu hori aurkitzea.
Egilea: Pertsona bat, erakunde bat edo elementuaren edukia sortzeko edo edukiari laguntza emateko arduraduna den zerbitzu bat izan dezake. “Añadir más� botoia sakatuz behar adina egile gehitu ahal izango dira.
Izenburua: Elementu hori ezagutzeko erabiltzen den izen osoa sartzen da. EMDko elementu guztiek izenburu bat eduki behar dute.
Bestelako izenburuak: lehenengo orrian elementu horrek izenburu bat baino gehiago dituela adierazi bada bakarrik azaltzen da eremu hori. Elementuak izenburu alternatibo baliodun bat badu, adibidez, izenburua beste hizkuntza batean edo laburtzapen bat, orduan hemen sartu behar da.
Sorkuntza data: lehenengo orrian itema aldez aurretik argitaratu edo banatu dela adierazten bada bakarrik azaltzen da eremu hori. EMD item horren lehenengo banaketa-euskarria bada, data bat egokituko zaio gordetegiaren parte denean. Itema aldez aurretik argitaratu edo jendaurrean jarri bada, une hartako data hemen sartzen da. Hilabetea ezagutzen ez bada, besterik adierazi ezean “sin mes� hautatzen da; bestela dagokion laukian hilabetea hautatzen da. Egun zehatza ezagutzen ez bada, eremua hutsik uzten da.
Editorea: lehenengo orrian elementua aldez aurretik argitaratu edo banatu dela adierazten bada bakarrik azaltzen da eremu hau. Elementu horren editorearen izena sartzen da.
BibliografÃa-erreferentzia: lehenengo orrian elementua aldez aurretik argitaratu edo banatu dela adierazten bada bakarrik azaltzen da eremu hau. Elementu horren aipamenari buruzko informazioa sartzen da, elementua aldizkari baten artikulu bat edo lan handiago baten zati bat bada. Adibidez, liburu baten kapitulu bat. Aldizkarien artikuluentzat aldizkariaren izenburua, liburukiaren zenbakia, data eta orrialdeak sartzen dira. Liburuen kapituluentzat liburuaren izenburua, argitaratze-tokia, editorearen izena, data eta orrialdeak sartzen dira.
Identifikadoreak: Elementu hau sistemaren batean identifikatzen duen zenbakia edo kodigoa ezagutzen bada, kodigoa sartu behar da. Eremuko eskuineko gezia sakatuz menuko aukeretako bat hauta daiteke. Aukerak honako hauei buruzkoak dira:
Pulsando en la flecha de la derecha del campo se puede seleccionar una de las opciones del menú. Las opciones se refieren a:Govt.doc # - Government Documento Number - e.g. NASA SP 8084
ISBN - International Standard Book Number - e.g. 0-1234-5678-9
ISSN - International Standard Serial Number - e.g. 1234-5678
ISMN - International Standard Music Number - e.g. M-53001-001-3
URI - Universal Resource Identifier - ej.http://www.dspace.org/help/submit.html
Other - Elementuari egokitutako identifikadore bakar bat, aurrekoa ez den sistema bat erabiliz.
Motak: Elementuari hobekien egokitzen zaion lan mota (edo generoa) hautatzen da. Zerrendan balio bat baino gehiago hautatzeko "ctrl" edo "shift" tekla sakatuta mantendu behar da.
Hizkuntza: Elementuaren edukiaren hizkuntza hautatzen da. Elementua testu-dokumentu bat ez bada eta hizkuntza ezin bada deskribapenaren zati gisa aplikatu, N/A aukera hautatzen da.
Aurreko orrira itzultzeko “Anterior� botoia sakatu behar da, jarraitzeko “Siguiente� botoia, edo “Cancelar/Guardar� botoia bidalketa uzteko edo gelditu eta gordetzeko.
BIDALI (3) | Bidaliko Hasiera | Hasiera |
Gaia/Gako-hitzak: ahalik eta gako-hitz gehien sartzen dira elementua deskribatzeko, orokorrenetatik zehatzenetaraino. Geroz eta hitz gehiago sartu, erabiltzaileak elementua aurkitzeko aukera gehiago edukiko ditu. Hitz edo esaldi bakoitzerako eremu bat erabiltzen da. Eremu gehiago gehitu daitezke “Añadir más� botoia sakatuz.
Laburpena: Komenigarria da laburpen bat sartzea amaierako erabiltzailearen mesederako eta bilaketa- eta errekuperazio-gaitasunak hobetzeko. Ez dago tamaina-mugarik.
Babesleak: Elementua babesleren baten produktua bada, babeslearen inguruko informazio gehigarria gehitu daiteke hemen. Testu libreko eremu bat da.
Oharrak: hemen, elementua deskribatzeko interesgarritzat har daitezken oharrak edo azalpenak gehitu daitezke.
Aurreko orrira itzultzeko “Anterior� botoia sakatu behar da, jarraitzeko “Siguiente� botoia, edo “Cancelar/Guardar� botoia bidalketa uzteko edo gelditu eta gordetzeko.
BIDALI - (4) Bidaliko Hasiera Hasiera Fitxategi bat gora kargatzeko “Examinar� botoia sakatu eta direktorio eta karpeten bitartez nabigatu behar da gora kargatzeko fitxategia aurkitu arte. Gora kargatu nahi den fitxategiaren izenaren gainean klik bikoitza eginez, fitxategiaren izena sarrerako koadroan sartuko da.
Behin fitxategiaren izena sarrerako koadroan dagoenean, “Siguiente� botoia sakatu behar da fitxategia gora kargatzeko.
Entrega-prozesuaren hasieran gora kargatzeko fitxategi bat baino gehiago dagoela zehaztu bada, “Descripción del ficheroâ€� izenburua duen sarrerako koadro bat ikusiko da. Hemen eskaintzen den informazioak fitxategi bakoitzean dagoen informazioa ulertzen lagunduko die erabiltzaileei. Adibidez, “artÃculo principalâ€� edo “imágenesâ€� edo “softwareâ€�. Elementu bakoitzarentzat fitxategiaren deskribapenak sartzen dira. Jarraitzeko “Siguienteâ€� botoia sakatu behar da.
BIDALI – Gora kargatutako fitxategiak
Behin fitxategia gora kargatutakoan, informazioa egiaztatzen da zuzena dela ziurtatzeko.
- o Fitxategiaren izenean klik egin. Horrek fitxategia nabigatzailearen leiho berri batean behera kargatuko du; beraz, edukia egiaztatu ahal izango da.
Fitxategi bat bakarrik ari bada gora kargatzen, “Siguiente� botoia sakatu behar da baldin eta argi badago fitxategia arazorik gabe gora kargatu dela.
Fitxategi bat baino gehiago ari bada gora kargatzen, “Añadir otro ficheroâ€� botoia sakatu behar da. Honako hau azalduko da baldin eta ENVIAR-describa su Ãtem (lehenengo orria) orrialdean "El Ãtem está formado por más de un archivo" adierazi bada. Fitxategi guztiak arazorik gabe gora kargatu direnean, “Siguienteâ€� botoia sakatu behar da.
Kapsulatutako fitxategiak dituen HTML orri bat gora kargatzen bada, “Añadir otro fichero� botoia sakatu behar da eta html orrian adierazitako fitxategi edo bitstream guztiak gora kargatu behar dira. Dena gora kargatu denean, “Bitstream Primario� bezala markatutako zutabean, orri-indizearena edo web-orriaren orri nagusiarena egiten duen bitstream-a edo fitxategia hautatzen da. Horrek gora kargatutako fitxategi guztiak HTML orrian behar bezala ikusiko direla ziurtatuko du. “Siguiente� botoia sakatu.
BIDALI: begiztatu Bidaliko Hasiera Hasiera Orri honek elementua deskribatzeko sartu den informazioa berrikustea ahalbidetzen du. Informazioa zuzendu edo editatzeko aukera ematen duen eskuineko botoia sakatu behar da, edota bidalketa-prozesuaren bitartez mugitzeko orriaren goiko aldean dagoen aurrera egiteko barrako botoiak erabiltzen dira. Bidalketarekin ados bazaude, jarraitzeko “Siguiente� botoia sakatu behar da.
Entrega utzi edo gelditu eta gordetzeko “cancelar/guardar� botoia sakatu behar da.
BIDALI: lizentzia Bidaliko Hasiera Hasiera DSpace-ek banaketa esklusiboko akordio bat eskatzen du, bere gaiak DSpace-en agertzeko aukera eduki aurretik. Mesedez, irakur ezazu arretaz lizentzia. Galderaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan EMDko administratzailearekin
BIDALI: bete Bidaliko Hasiera Hasiera Bidalketa EMD sistemaren barruan behar bezala egin ondoren, entrega gauzatu deneko Bildumak aukeratutako lan-prozeduraren (workflow) bitartez joango da bidalketa.
Bilduma batzuk entregak edizio- eta berrikuste-etapa batzuetatik igarotzea eskatzen dute; beste batzuk, ordea, berehala onar daitezke.
Elementua Bildumaren parte den momentutik edota arrazoi batengatik entregarekin arazoren bat sortu bada, posta elektroniko bidez jakinarazpen bat bidaliko da. Entregaren egoera egiazta daiteke “Mi DSpace" orritik.
HANDLES Hasiera EMDko elementuei URL iraunkor bat esleitzen zaie. Horrek esan nahi du identifikadore hori ez dela aldatuko hardware berri batera migrazio bat gertatzen bada edota sisteman aldaketak egiten badira. EMDk URL honen osotasuna mantentzen du; beraz, argitalpenetan edota bestelako komunikabideetan aipatzen denean segurtasunez erabil daiteke. Gure URL iraunkorrak Handle System-arekin daude babestuta, objektu digitalentzat eta Interneteko beste baliabideentzako identifikadore iraunkorrak egokitzeko, kontrolatzeko eta konpontzeko sistema bat baita. Handle System Corporation for National Research Initiatives (CNRI)-ek administratzen du. Korporazio horrek interes publikorako ikerketa erabili, sustatu eta bultzatzen du.
NIRE DSPACE Hasiera EMDko baimendutako erabiltzaileek “Mi DSpace� orri bat dute. Bertan honako hau aurki daiteke:
- Uneko bidalketen zerrenda bat. Zerrenda honetatik bidalketa-prozesua utzi zen tokitik berriro hasi edota entrega ezabatu eta elementua utz daiteke.
- Gainbegiratzen ari diren bidalketen zerrenda bat
- Arreta behar duten bidalketen zerrenda bat (Bilduma bat ardurapean baduzu).
- Esteka bat entregatu diren eta EMDk dagoeneko onartu dituen elementuen zerrendara.
EDITATU PROFILA Hasiera Orri honek erabiltzaileei buruz dugun informazioa aldatzea ahalbidetzen du. Edozein aldaketa egiteko beharrezkoa da identifikatuta egotea.
ALERTETAN IZENA EMAN Hasiera Erabiltzaileek izena eman dezakete egunero posta elektronikoaren bitartez Bildumei gehitutako elementu berriei buruzko oharrak jasotzeko. Erabiltzaileek nahi adina Bildumetan eman dezakete izena.
Izena emateko:
- EMDko erregistro-orrira joan Mi DSpace botoia sakatuz.
- Erregistratzeko datu-orria bete
- Posta elektroniko bidez oharrak jaso nahi diren bildumaraino nabigatu eta "Suscribir" botoia sakatu (beste bildumentzat prozesua errepikatzen da)
INFORMAZIO GEHIAGO Hasiera Informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez harremanetan EMDko administratzailearekin
Informazio orokorra eta DSpace-eko berriak jasotzeko joan DSpace Website-era.
DSpace Website-era | Bilaketa erraza | Bilaketa aurreratua | Komunitateak, Azpikomunitateak eta Bildumak | DSpace-en erregistratu | Bidali | Handles | Nire DSpace | Editatu profila | Alertetan izena eman